jueves, 14 de noviembre de 2013

Zuek gabe ez gara ezer.

Kaixo lagunok! Xabi naiz, zuen irakasle eta tutorea. Honekin bigarren urtea elkarrekin onerako eta txarrerako. Niretzat guztiz onerako. Zuekin eguneroko bizitza konpartitzeak zoriontsu egiten nau, eta zuentzat gauza bera izatea espero dut. Orain arte gauza ugari bizi izan dugu elkarrekin, baina hastea besterik ez dugu egin. Aurrean dauzkagu batxilergoa, ikasketa-bidaia, azterketak, selektibitatea, eta inportantena, ikasteko gogoak, elkarrengandik ikastea, laguntasun momentuak, ilusioak, adizkidetasuna eta, batez ere, elkarrekin jarraitzeko momentuak. Ikasturte honetan erronka polit bat daukazue, ez izan beldurrik, gogoz, ilusioz eta lanarekin kapazak izango zarete dena ondo ateratzeko eta jakin mina asetzeko. Animo eta jotake dena lortu arte.   Besarkada handi bat.

1 comentario:

  1. Kaixo guztioi!!! Batez ere, zuri, Xabi ;-), eta zorionak erronka honi aurre egiteagatik!!

    Ez da erreza horrelako proiektu batekin hastea, bai eman behar diozun denboragatik, bai nagiak eta beldurrengatik… baina ziur nago guztiok asko ikasiko dugula (nik ere bai!!! jiji), eta tresna erabilgarri bihurtuko dela zuentzat, zuk esan duzun moduan, ikasle maiteontzat, kurtso hau errezago lantzeko, eta noski, Ilusio berriarekin hartzeko!!!

    Espero dut ni blogean berriro sartzean, mezu gehiago ikustea (entzun duzue ezta??? mmmm….jeje), zuek erabiltzen ez baduzue, zuek zuen proposamenak eta iritziak ematen ez badituzue, Xabierren lanak ez du ezertarako balioko, hori dela eta….anima zaitezte!!! Ez delako arrunta oportunitate hau izatea….aprobetxatuuuu!!!!

    Amaia irakasle

    ResponderEliminar